Telefono bidezko arreta
Zuzenean zerbitzuak herritarren eskura jartzen du 012 doako telefonoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarekin zerikusia duten kontsultei erantzuteko.
Halaber, zenbaki horren beraren bidez, harremanetan jarri ahal izango da izapidetze elektronikoan laguntzeko zerbitzuarekin.
Jendaurreko ordutegia
Jendeari arreta emateko ordutegia etenik gabe garatzen da urte osoan zehar, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30era, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
Telefono-zenbakiak
- Euskal Autonomia Erkidegotik deitzeko: 012/ 945 01 80 00
- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko lekuren batetik deitzeko: 945 018000
- Atzerritik deitzeko: 00 34 945 018000
Deiaren kostua
2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (2012ko abenduaren 10eko BOE, 296. zk.), 012 zenbakira egindako deiaren kostua D tarifako modalitateari dagokiona da (deitzen duen harpidedunari ez dio kosturik eragingo).
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora dagoen tokiren batetik deitzen bada 945 018000 telefono-zenbakira, kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da deiaren kostua. Kontsultatu zure telefonia-operadorearekin.
Zuzenean Zerbitzuak herritarren eskura beste telefono interesgarri batzuk ere jartzen ditu, guztiak Euskadiko administrazio, organismo, erakunde, ente eta baltzu publikoei buruzkoak.