Aurrez aurreko arreta.
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoetan arreta jasotzeko, aldez aurretiko hitzordua eskatu behar da.
(Oharra: Gaur egun, nabigatzaile hauekin erabili daiteke: Google Chrome, Safari, Mozilla Firefox, Opera eta Edge.)
Aurretiko hitzordua Zuzenean zerbitzuko aurrez aurreko arretan
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Deskribapena
Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoetan aurrez aurreko arreta jasotzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
Aurretiko hitzorduaren xehetasunak
Bulegoak ohiko ordutegian irekiko dira, 08:00etatik 19:30era (abuztuan izan ezik, 8:00etatik 14:30ak arte), baina beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea.
Aldez aurreko hitzordua eskatu edo baliogabetzeko 2 aukera izango dituzu:
Interneten bidez
Telefonoaren bidez
945 01 90 00
Oharra: soilik aurretiko hitzorduarentzat
Zure hitzordura ez baduzu erabiltzen, gogoratu ezeztatzea , beste norbaitek erabili ahal izan dezan.
Bulegoetara joaten diren pertsona guztiei "BakQ " identifikazio elektronikoko ziurtagiria doan eskuratzeko aukera emango zaie. Ziurtagiri hori oso erabilerraza da, eta administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko aukera ematen du.
Aurretiko hitzordua ez da oztopo izango egunean epemuga duten izapideak betetzeko.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea(k)
- Hitzordua Zuzenean: 1234301
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Bulegoak
Gizarteak, bere usadio eta ohiturei dagokienez, aldaketak izan ditu. Hori dela-eta, eta herritarren behar desberdinei egokitzearren, Zuzenean Zerbitzuak herritarrei aurrez aurreko arreta zerbitzua eskaintzen die Bilbao, Donostia eta Gasteizko bulegoetan.
Zuzenean Zerbitzuaren bulegoen helbideak:
Kale Nagusia, 85
48011 Bilbao
(Bizkaia)
- Metroa/Renfe Aldirikoak: San Mamés
- Tranbia: Euskalduna
- Bilbobus: L26, L27, L38, L48, L56, L62, L72, L76, L77, A3, G6
- Bizkaibus:
- A2153 (Aeroportua-Bilbao)
- A3151 (Getxo-Bilbao Artxandako tuneletik)
- A3247 (Santurtzi-Portugalete-Bilbao)
- A3414 (Loiu-Bilbao)
Andia, 13
20004 Donostia / San Sebastián
(Gipuzkoa)
- Topoa: 21, 26 eta 28
- Autobusa: 21, 26 eta 28
- Trena: 10 minutu oinez
- Hurbilen dauden geltokiak: Boulevard eta Gipuzkoako Plaza
Ramiro de Maeztu, 10 behea
01008 Vitoria-Gasteiz
(Araba / Álava)
- Tranbia: Abetxuko eta/edo Ibaiondo-ko lineak. Hurbilen dauden geltokiak: Antso Jakituna eta/edo Lovaina
- Hiri barruko autobusa:
- 7. linea: Sansomendi-Errakaleor. Hurbilen dagoen geltokia: Ramiro de Maeztu, 6
- 4. linea: Lakua-Mariturri. Hurbilen dagoen geltokia: Ramiro de Maeztu, 6.
Ordutegia
2012ko maiatzaren 3ko ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, jendaurreko ordutegia, etenik gabekoa: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte, abuztuan izan ezik (8:00etatik 14:30ak arte).
Urte osoan irekita dago, herriko eta lurraldeko jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
2023. urtean Zuzenean Zerbitzua egun baliogabe hauetan itxita egongo da:
Euskal Elkarte Autonomoan:
- Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.
- Apirilaren 6a, Ostegun Santua.
- Apirilaren 7a, Ostiral Santua.
- Apirilaren 10a, Pazko Astelehena.
- Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
- Uztailaren 25a, Santiago Apostulua.
- Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
- Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
- Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.
- Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.
- Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Bilboko egoitzan:
Aurrekoez gain:
- Uztailaren 31a, Loiolako San Ignazio.
- Abuztuaren 25a, Aste Nagusiko Ostirala.
2012ko maiatzaren 3ko ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, jendaurreko ordutegia, etenik gabekoa: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte, abuztuan izan ezik (8:00etatik 14:30ak arte).
Urte osoan irekita dago, herriko eta lurraldeko jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
2023. urtean Zuzenean Zerbitzua egun baliogabe hauetan itxita egongo da:
Euskal Elkarte Autonomoan:
- Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.
- Apirilaren 6a, Ostegun Santua.
- Apirilaren 7a, Ostiral Santua.
- Apirilaren 10a, Pazko Astelehena.
- Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
- Uztailaren 25a, Santiago Apostulua.
- Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
- Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
- Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.
- Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.
- Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Donostiako egoitzan:
Aurrekoez gain:
- Urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna.
- Uztailaren 31a, Loiolako San Inazio eguna.
2012ko maiatzaren 3ko ebazpenaren (PDF, 1 MB) arabera, jendaurreko ordutegia, etenik gabekoa: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte, abuztuan izan ezik (8:00etatik 14:30ak arte).
Urte osoan irekita dago, herriko eta lurraldeko jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
2023. urtean Zuzenean Zerbitzua egun baliogabe hauetan itxita egongo da:
Euskal Elkarte Autonomoan:
- Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.
- Apirilaren 6a, Ostegun Santua.
- Apirilaren 7a, Ostiral Santua.
- Apirilaren 10a, Pazko Astelehena.
- Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
- Uztailaren 25a, Santiago Apostulua.
- Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
- Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
- Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.
- Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.
- Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
Gasteizko egoitzan:
Aurrekoez gain:
- Apirilaren 28a, San Prudentzio.
- Abuztuaren 5a, Andra Mari Zuria.
Administrazioari idatziak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren lankidetza-hitzarmena sinatu duten udalak
2021eko apirilaren 2an, indarrik gabe geratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluaren arabera, indarrean sartu baitira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean erregistro elektronikoari buruz jasotako aurreikuspenak.
Azken aldaketako data: