Oteus Movilidad de Personas
OTEUS
GIS kapituluak

Pertsonen mugikortasuna

Errepidea
EAEko bidaiarien garraioa errepidez egiten da batez ere. 2023an, 9.995 milioi ibilgailu-km ibili ziren EAEn.

Trenbideetakoa
2022an, 132,23 milioi pertsonak erabili zituzten EAEko trenbide-sareak: 89,63 milioik erabili zituzten tranbia eta metroko hiri-zerbitzuak, eta 42,60 milioik, berriz, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak..

Airekoa
2022an, 5,736 milioi pertsonak bidaiatu zuten aireko garraioan. 3,84 milioi hegaldi nazionalak izan ziren eta 1,896 milioi nazioarteko hegaldiak..

Itsasokoa
2022an, 214.028 bidaiari izan ziren itsas garraioan. 104.680k zerbitzu erregularrak, eta 109.348k gurutzaontzi-zerbitzuak erabili zituzten.


Mugikortasunari buruzko inkesta lanegunetan
EAEko etxebizitzetan bost urtean behin egiten den Mugikortasun Inkestak EAEn bizi diren biztanleen mugikortasuna kuantifikatzen du, bai eta lekualdatzeko moduak eta joan-etorrien arrazoiak ere.