Ordezkaritza-motak Ahalordeen erregistro elektronikoan
Ordezkaritza-modalitate honen bitartez, ordezkariak bere ziurtagiri pertsonalarekin identifikatu eta hirugarren baten izenean (ordezkariaren izenean) izapidetu ahal izango du. Nahikoa da prozeduran izena emateko formularioan ordezkari gisa jarduten ari dela hautatzea. Espedientearen interesduna (titularra) ordezkatua izango da, eta pertsona konektatua, berriz, ordezkaria.
Bai ordezkatuak bai borondatezko ordezkariak ordezkatuaren espedienteen jakinarazpen elektronikoak jasoko ditu; baita ordezkatuak berak hasitako espedienteenak ere. Jakinarazpenaren abisua, berriz, ordezkariak soilik jasoko du haren posta elektronikoan. Ordezkariak ordezkatuaren espedienteak ikusi eta izapidetu ahal izango ditu Nire Karpeta aplikazioan sartuz gero eta Ordezkari gisa atala aukeratuz gero.

Nolanahi ere, espedientearen titularrak beti egin ahalko ditu tramiteak bere espedienteetan.
Ezin da prozedura berarako eta denboraldi berean borondatezko ordezkari bat baino gehiago izatea.
Jarraibideak borondatezko ordezkari gisa inskribatzeko
Bi aukera daude Ahalordeen erregistro elektronikoan izena emateko: bide elektronikoa eta aurrez aurrekoa.
Kanal elektronikoa
Bi fasetan kudeatzen da alta:
1. FASEA: Ordezkatuak ordezkaritza ematen du
- Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan sartu ordezkaritza ematen duen pertsona fisiko edo juridikoaren (ordezkatua) identifikazio elektronikorako bitartekoaz baliatuz.
- ORDEZKATZEN NAUTE fitxatik abiatuta, ESLEITU ORDEZKARITZA botoia aukeratu, eta ordezkariaren datuak bete.
- Sartu zer jardueratarako eta prozeduratarako ematen zaion ordezkaritza, eta noiz arte (aukerakoa).
- JARRAITU botoia sakatu, eta SINADURA egin.
- PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko zaizu (baimentzeko erabilitako identifikazio-bitartekoaren arabera).
- Oraindik ez da ordezkaritza-eskabidea gauzatuko. EGITEKE geratu da ordezkatuak eskabidea onartu arte.
2. FASEA: Ordezkariak ordezkaritza onartu behar du
- Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan ordezkaria identifikatu behar da bere identifikazio elektronikorako bitartekoaz baliatuz.
- ORDEZKARIA NAIZ fitxatik abiatuta, onartzeke dagoen ordezkaritza aukeratu behar du, eta bertan ONARTU edo UKATU testuaren gainean klik egin.
- Aplikazioan leiho bat irekiko da; hor agertzen diren eremuak bete beharko dira.
- Sakatu ONARTU botoiaren gainean, eta ondoren SINADURA gainean.
- PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dizu (erabili den identifikazio-bitartekoaren arabera).
- Behin sinatu ondoren, ordezkaritza beste egoera batera igaroko da, eta erabilgarri egongo da: INDARREAN.
Aurrez aurreko kanala (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Aukera hau ordezkatua pertsona fisikoa denean ordezkaritza esleitzeko onartuko da soilik.
- Interesatuek alta inprimakia (PDF, 1 MB)jaitsi eta bete beharko dute. Alde biek sinatu behar agiria: ordezkariak eta ordezkatuak.
- Ordezkatuak erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara aurretiko hitzorduarekin). NAN edo haren pareko agiria aurkeztuta identifikatu beharko du, eta izena emateko alta-formularioa entregatu beharko du bertan.
- Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta ordezkaritzaren alta kudeatuko du Ahalordeen erregistro elektronikoan.
Nola egin eskaera elektronikoa borondatezko ordezkari gisa ari garenean
Baldin eta borondatezko ordezkariak ordezkariaren izenean egin nahi duen eskaera, ordezkaritzan ari dela markatu behar du formularioan. Ordezkari gisa ari dela markatu bezain pronto, formulario telematikoak bere ordezkatua erakutsi, eta aukeratu ahal izango du.
Eskaera bukatu eta sinatu ostean, espedientea sortuko da, eta bertan ordezkatua interesduna izango da (titularra); eskatzailea, berriz, ordezkaria.

Adibidean, Asesoria Mendizabal SL Itxaso Garay Martinez emakumearen borondatezko ordezkaria da. Itxasok aholkularitzaren zerbitzuak kontratatu ditu azken honek bere izenean zenbait izapide egin ditzan.
Kasu honetan, Asesoria Mendizabal SL delakoak Garraitu 2020 dirulaguntza eskatu nahi du bere bezeroarentzat. Horretarako, aholkularitza, entitatearen ziurtagiri elektronikoa dela medio, eskaera telematikoan sartu da. Ordezkari gisa ari dela markatu du, eta inskribatutako ordezkatuen artean Itxaso Garay Martinez aukeratu.
Ahalordetze-mota hau erakunde gisa jardun ahal izateko gaikuntza bat da, eta ez ordezkaritza bat.
Baimendu gisa inskribatuta dagoen pertsona fisikoa identifikazio elektronikorako bere baliabide pertsonala erabiliz identifikatu ahal izango da, eta bere erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen ari balitz bezala jokatu ahal izango du.
Horrek esan nahi du:
- Administrazio-jarduera bakoitzean, baimendutako pertsonak aukeratu ahal izango du zer profilekin jardun nahi duen: profil pertsonalarekin edo baimentzen dion erakundearen profilarekin.
- Baimendutako pertsonak erakunde profilarekin egiten dituen jarduketetan, ez dira interesdunaren eta ordezkariaren figura agertuko, borondatezko ordezkaritzetan bezala; aitzitik, erakundea bakarrik agertuko da interesdun gisa. Hau da, baimendutako pertsona ez da ordezkari gisa agertuko.
- Jakinarazpen eta komunikazioen abisuak jasoko dituzte erakundeak berak baita jakinarazpenari/komunikazioari dagokion prozeduran inskribatuta dauden pertsona baimendu guztiek.
- Entitateari bidalitako jakinarazpenen abisua baimendutako pertsona gisa inskribatuta dauden guztiei bidaliko zaie (prozedura horretan baimenduta egonez gero).
- Baimendutako pertsonek entitatearen izenean dauden espedienteak ikusi eta kudeatu ahal izango dituzte. Horretarako, Nire Karpeta aplikazioan sartu eta entitatearen profila aukeratu besterik ez dute.

Erakunde batek baimendutako pertsona bat inskribatzeko jarraibideak
Ahalordeen erregistro elektronikoan baimendu-inskripzioak kudeatzeko bide elektronikoa besterik ez dago.
Kanal elektronikoa
Baimendutako pertsonak bide horren bidez izena emateko, beharrezkoa da pertsona juridikoaren edo erakundearen identifikazio elektronikorako bitartekoa izatea edo erakundearen Ordezkaritzen Kudeatzaile bat, behintzat, inskribatuta izatea (ikusi azken tipologia honen xehetasunak).
Bi fasetan kudeatzen da alta:
1. FASEA: erakundeak baimendutako pertsona inskribatu behar du
- Erakundeak Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan sartu behar da pertsona juridikoaren edo entitatearen ziurtagiri elektronikoa bitarteko edo ordezkaritzen kudeatzailearen ziurtagiri elektroniko pertsonala bitarteko.
- Erakundeak, BAIMENDUTAKO PERTSONA fitxatik abiatuta, GEHITU PERTSONA botoia aukeratu behar du, eta formularioa bete, langilearen datuak sartuz.
- Sartu zer jardueratarako eta prozeduratarako ematen zaion ordezkaritza, eta noiz arte (aukerakoa).
- Erakundeak GEHITU PERTSONAK botoian klik egin behar du, pertsona baimenduaren datuak beheko laukitxora iraultzeko. Hori egin ondoren, JARRAITU gainean klikatu beharko du.
- Azkenik, SINADURA eskatuko zaio: PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dio (baimentzeko erabilitako identifikazio-bitartekoaren arabera).
Garrantzitsua! Ordezkaritza-eskaera ez da eraginkorra izango oraindik. EGITEKE egoeran geratuko da, baimendutako pertsonak eskaera onartu arte.
Onarpenaren urratsak honako hauek dira:
2. FASEA: Baimendutako pertsonak ordezkaritza onartu behar du.
- Baimendutako pertsona Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan sartu behar da bere ziurtagiri elektroniko pertsonala bitarteko.
- ORDEZKARIA NAIZ fitxatik, betetzeke dagoen ordezkaritzara sartu behar da, eta bertan ONARTU edo UKATU testuaren gainean klik egin.
- Leiho bat irekiko da aplikazioan, eta zenbait datu bete beharko dira bertan.
- ONARTU botoiaren gainean sakatu beharko du, eta ondoren SINADURA gainean.
- PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dio (baimentzeko erabilitako identifikaziorako bitartekoaren arabera).
- Behin sinatu ondoren, ordezkaritza beste egoera batera igaroko da, eta erabilgarri egongo da: INDARREAN. Hurrengoan, baimendu den pertsona Ahalordeen erregistro elektronikoan sartzen bada, ikusiko du fitxa berri bat sortu dela, eta fitxa horretan agertuko da nongo baimendutako pertsona den, hau da, zer erakundetan dagoen pertsona baimendu gisa inskribatuta.
Adibide honetan, Mikel Iriondo Arroniz Transportes GABIRIA erakundearen baimendutako pertsona da.
Nola egin eskaera elektronikoa baimendutako pertsona gisa ari garenean
Eskaera bat hastean, baimendutako pertsona ERAKUNDE GISA IDENTIFIKA daiteke: identifikazio elektroniko pertsonalerako bere baliabidea erabiliz eta erakundearen profila hautatuz. Hala, erakundearen profila hautatzen badu, eskatzailea pertsona juridikoa izango da, eta ez konektatutako pertsona fisikoa.

Adibidean, Mikel Iriondo Arroniz Bidegorri Gastronomia Elkartearen baimendutako pertsona da; beraz, nahiz eta konektatuta dagoena bera izan, eskatzaile moduan Bidegorri profila aukeratu ahal izango du (elkartea izango balitz konektatuta dagoena).
Horrela, Bidegorri Gastronomia Elkartea espedientearen titularra izango da.
Ahalordetze-mota hau erakunde gisa jardun ahal izateko gaikuntza bat da, eta ez ordezkaritza bat. Legezko ordezkaria prozedura eta jarduera guztietarako baimendutako pertsona bat da. Erakunde baten legezko ordezkaria izan ahal izateko, izaera hori egiaztatzeko legezko agiri bat (eskritura, erregistro publikoaren ziurtagiria, akta, etab.) aurkeztu behar da.
Legezko ordezkari gisa inskribatuta dagoen pertsona fisikoa identifikazio elektronikorako bere baliabide pertsonala erabiliz identifikatu ahal izango da, eta bere erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen ari balitz bezala jokatu ahal izango du.
Horrek esan nahi du:
- Administrazio-jarduera bakoitzean, legezko ordezkariak aukeratu ahal izango du zer profilekin jardun nahi duen: profil pertsonalarekin edo baimentzen dion erakundearen profilarekin.
- Legezko ordezkariak erakunde profilarekin egiten dituen jarduketetan, ez dira interesdunaren eta ordezkariaren figura agertuko, borondatezko ordezkaritzetan bezala; aitzitik, erakundea bakarrik agertuko da interesdun gisa. Hau da, legezko ordezkaria ez da ordezkari gisa agertuko.
- Jakinarazpen eta komunikazioen abisuak jasoko dituzte erakundeak berak baita inskribatuta dauden legazko ordezkari guztiek.
- Legezko ordezkariek entitatearen izenean dauden espediente guztiak ikusi eta kudeatu ahal izango dituzte. Horretarako, Nire Karpeta aplikazioan sartu eta entitatearen profila aukeratu besterik ez dute.

Erakunde batek legezko ordezkari bat inskribatzeko jarraibideak
Ahalordeen erregistro elektronikoan legezko ordezkarien inskripzioak kudeatzeko bide elektronikoa besterik ez dago.
Kanal elektronikoa
Legezko ordezkariek bide horren bidez izena emateko, beharrezkoa da pertsona juridikoaren edo erakundearen edo legezko ordezkaria izango den pertsona fisikoaren identifikazio elektronikorako bitartekoa izatea edo erakundearen Ordezkaritzen Kudeatzaile bat, behintzat, inskribatuta izatea (ikusi azken tipologia honen xehetasunak).
Inskripzioa honako hauek burutu dezakete: erakundeak, legezko ordezkariak edo erakundearen ordezkaritzen kudeatzailea.
A. Inspkripzioa erakudeak edo erakundearen ordezkaritzen kudeatzailak burutzen badute, bi fasetan kudeatzen da alta:
1. FASEA: erakundeak legezko ordezkaria inskribatu behar du
- Erakundeak Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan sartu behar da pertsona juridikoaren edo entitatearen ziurtagiri elektronikoa bitarteko edo ordezkaritzen kudeatzailearen ziurtagiri elektroniko pertsonala bitarteko.
- Erakundeak, LEGEZKO ORDEZKARIAK fitxatik abiatuta formularioa bete behar du, langilearen datuak eta legez erakudearen ordezkaria dela baieztatzen duen dokumentua sartuz.
- Azkenik, SINADURA eskatuko zaio: PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dio (baimentzeko erabilitako identifikazio-bitartekoaren arabera).
Garrantzitsua! Ordezkaritza-eskaera ez da eraginkorra izango oraindik. EGITEKE egoeran geratuko da, legezko ordezkariak eskaera onartu arte.
Onarpenaren urratsak honako hauek dira:
2. FASEA: Legezko ordezkariak ordezkaritza onartu behar du.
- Legezko ordezkaria Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan sartu behar da bere ziurtagiri elektroniko pertsonala bitarteko.
- ORDEZKARIA NAIZ fitxatik, betetzeke dagoen ordezkaritzara sartu behar da, eta bertan ONARTU edo UKATU testuaren gainean klik egin.
- Leiho bat irekiko da aplikazioan, eta zenbait datu bete beharko dira bertan.
- ONARTU botoiaren gainean sakatu beharko du, eta ondoren SINADURA gainean.
- PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dio (baimentzeko erabilitako identifikaziorako bitartekoaren arabera).
- Behin sinatu ondoren, ordezkaritza beste egoera batera igaroko da: BAIEZTATZEKO ZAIN (administrazioak konprobatuko du igoteko dokumentazioa legezko ordezkaritza indarrean egon baino lehen). Dokumentazioa zuzena bada, ordezkaritza INDARREAN egoerara pasatuko da. Hurrengoan, baimendu den pertsona Ahalordeen erregistro elektronikoan sartzen bada, ikusiko du fitxa berri bat sortu dela, eta fitxa horretan agertuko da nongo baimendutako pertsona den, hau da, zer erakundetan dagoen pertsona baimendu gisa inskribatuta.
A. Inspkripzioa legezko ordezkariak burutzen badu burutzen badute, fase bakarrean kudeatzen da alta:
1. FASEA: erakundeak legezko ordezkaria inskribatu behar du
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan sartzea
- Pertsona fisikoaren ziurtagiri digitalarekin identifikatzea (Bakq, eNAN, edo onartutako beste edozein ziurtagiri).
- ORDEZKARIA NAIZ atalean "Alta" eta "Erakunde baten legezko ordezkaritza" botoia aukeratu behar da.
4. Formularioa bete elkartearen datuekin.
5. Erantsi entitatearen legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentua (Estatutuak, botere notariala, erregistro publiko baten ziurtagiria, etab.)
6. Sinatu.
Ondoren, ahalordetzea zain geratuko da administrazioak aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu arte.
Eskaera zuzena bada, ordezkaritza INDARRERA pasatuko da.
Nola egin eskaera elektronikoa legezko ordezkaria gisa ari garenean
Eskaera bat hastean, legezko ordezkaria ERAKUNDE GISA IDENTIFIKA daiteke: identifikazio elektroniko pertsonalerako bere baliabidea erabiliz eta erakundearen profila hautatuz. Hala, erakundearen profila hautatzen badu, eskatzailea pertsona juridikoa izango da, eta ez konektatutako pertsona fisikoa.

Adibidean, Mikel Iriondo Arroniz Bidegorri Gastronomia Elkartearen legezko ordezkaria da da; beraz, nahiz eta konektatuta dagoena bera izan, eskatzaile moduan Bidegorri profila aukeratu ahal izango du (elkartea izango balitz konektatuta dagoena).
Horrela, Bidegorri Gastronomia Elkartea espedientearen titularra izango da.
Ordezkaritzen kudeatzaile gisa inskribatuta dagoen pertsona fisikoak bere ziurtagiri pertsonala dela medio Ahalordeen erregistro elektronikoan sartu, eta erakundearen ordezkaritzak kudeatu ahal izango ditu. Modalitate honi esker posiblea da autonomia ematea erakundeari bere ordezkaritzak kudeatzeko, erakunde-ziurtagiri bat erabiltzeko beharrik gabe.
Ordezkaritzen kudeatzaileak ezin du tramiterik egin erakundearen izenean; ordezkaritzak kudeatu, baizik. Tramiteak egin nahi izanez gero, bere burua langile gisa inskribatu behar du era berean.

Erakunde batek nahi beste Ordezkaritzen Kudeatzaile izan ditzake; ez da zertan bakar batera mugatu.
Erakunde bateko ordezkaritzen kudeatzaile gisa inskribatzeko jarraibideak
Ahalordeen erregistro elektronikoan erakunde bateko ordezkaritzen kudeatzaile gisa inskribatzeko bide elektronikoa besterik ez dago*.
(*) Salbuespen gisa, elkarteek eta jabe-erkidegoek, identifikazio elektroniko ziurtagiririk ez badute, aurrez aurreko bidearen bidez inskriba daitezke (Zuzenean bulegoetan aurretiko hitzorduarekin).
Kanal elektronikoa
Kudeatzaileak bide horren bidez izena emateko, beharrezkoa da pertsona juridikoaren edo erakundearen identifikazio elektronikorako bitartekoa izatea.
Bi fasetan kudeatzen da alta:
1. FASEA: erakundeak ordezkaritzen kudeatzailea inskribatu behar du:
- Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan sartu pertsona juridikoaren edo entitatearen ziurtagiri elektronikoa bitarteko.
- ORDEZKARITZEN KUDEATZAILEA fitxatik abiatuta, GEHITU botoia aukeratu, eta formularioa bete, kudeatzailearen datuak sartuz, kudeaketaren indarraldiaren amaiera-dataz gain (aukerakoa).
- ONARTU botoia sakatu, eta SINADURA egin.
- PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko zaizu (baimentzeko erabilitako identifikazio-bitartekoaren arabera).
- BUKATU botoia sakatu.
- Oraindik ez da ordezkaritza kudeatzailearen eskabidea gauzatuko. EGITEKE geratu da kudeatzaile izendatu den pertsonak eskabidea onartu arte.
2. FASEA: Ordezkaritzen kudeatzaileak onartu behar du. Horretarako, hau egin behar da:
- Ahalordeen erregistro elektronikoaren aplikazioan ordezkaritzen kudeatzailea sartu behar da bere ziurtagiri elektroniko pertsonala bitarteko.
- HAUEN ORDEZKARITZAK KUDEATZEN DITUT fitxatik, betetzeke dagoen eskaerara sartu behar da, eta bertan ONARTU edo UKATU testuaren gainean klik egin.
- Leiho bat irekiko da aplikazioan. Sakatu ONARTU botoiaren gainean, eta ondoren SINADURA gainean.
- PIN zenbakia (txartel elektronikoko pasahitza) edo itsasontzi-jokoaren koordenatuak sartzeko eskatuko dizu (baimentzeko erabilitako identifikaziorako bitartekoaren arabera).
- Behin sinatu ondoren, ordezkaritzen kudeatzaileen eskaera beste egoera batera igaroko da, eta erabilgarri egongo da: INDARREAN.
Ahalordeen Erregistro elektronikoan sartzen zaren hurrengo aldian, zure profila zabaltzeko menuan beste lerro bat sortu dela ikusiko duzu, eta, hor, ordezkapenak kudeatu nahi dituzun pertsona fisikoaren/juridikoaren izena aukeratu ahal izango duzu.
Aurrez aurrekoa
Egun, aurrez aurreko bidea Elkarte eta jabeen erkidegoetarako bakarrik dago erabilgarri (Zuzenean bullegoetan aurretiko hitzorduarekin) .
- Alta inprimakia (PDF, 1 MB) jaitsi eta bete behar da. Erakundearen legezko ordezkariak eta ordezkaritzen kudeatzaile izendatuko den pertsona fisikoak sinatu behar dute inprimakia.
- Erakundearen legezko ordezkariak erregistro kontuetarako laguntza ematen duten bulegoetara jo behar du (Zuzenean bulegoetara aurretiko hitzorduarekin). NAN edo haren pareko agiria aurkeztuta identifikatu behar du bere burua eta, inprimakiaz gain, legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuak aurkeztu behar ditu.
- Administrazioak datuak egiaztatuko ditu, eta ordezkaritzaren alta kudeatuko du gure Ahalordeen erregistro elektronikoan.
Ordezkaritza-modalitate honetan, erakunde gaituak hirugarren interesdun edo titular baten espedienteko tramite elektronikoak egin ahal izango ditu. Erakunde gaituak “bidea libre” dauka ordezkari gisa aritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren aurrean.
Erakunde gaitu hori da ordezkaritzen egiazkotasunaren erantzulea. Hirugarren pertsonek egindako ordezkaritza-eskariak kudeatuko ditu, eta administrazioak edozein unetan eskatu ahalko du eskari horiek aurkezteko.
Erakunde gisa izena emateko jarraibideak
Erakunde gaitu gisa izena emateko, hitzarmen bat sinatu behar da ordezkaritzaren xede den gaian eskumena duen organoaren eta erakunde gaituaren artean.
Ordezkaritzaren xede den gaian eskumena duen organoak sustatuko du erakunde gaituarekin hitzarmena sinatzea.
Azken aldaketako data: