Eusko Jaurlaritza

Gaitutako funtzionarioak

Gaitutako funtzionarioek erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan lan egiten dute.

Gaitutako funtzionarioen helburua da interesdunak bitarteko elektronikoak erabiltzen laguntzea. Horretarako, interesduna ez da elektronikoki izapidetzera behartuta egon behar.

Berariazko baimena

Gainera, pertsona fisiko horrek ez badu identifikatzeko edo sinatzeko bitarteko elektronikorik, berariazko baimena eman diezaioke gaitutako funtzionarioari izapidea bere izenean egin dezan.

Berariazko baimenaren eredua (PDF, 378 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Erregistro gaietan laguntzatzeko bulegoak (EGLB)

Hauek dira Eusko Jaurlaritzako sailek kudeatzen dituzten zerbitzu eta prozeduretarako EGLBak:

  • Vitoria-Gasteizko Zuzenean bulegoa
  • Donostiako Zuzenean bulegoa
  • Bilboko Zuzenean bulegoa

Zuzenean zerbitzuko bulegoen kokapena