Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Erabiltzaileen baimenak kudeatu

Eduki kudeatzailearen erabiltzaileak

Eduki kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:

  • Bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari, lehen bete behar duzun Eduki kudeatzailearen erabiltzaileak kudeatzeko formularioa erantsiz. Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.
  • Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta Saileko informatikariari bidaliko dio. Honek EJIEri bidaliko dio eskaera Eskagune tresnaren bidez.
  • EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko ditu erabiltzailea eta saileko informatikaria.
  • Eskaera hau epen motzean burutuko da.

Atari kudeatzailearen erabiltzaileak

Atari kudeatzailean altak, bajak eta aldaketak eskatzeko prozesua ondoko hau da:

  • Bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari, lehen bete behar duzun atari kudeatzailearen erabiltzaileak kudeatzeko formularioa erantsiz. Jar zaitez harremanetan zure Web Kudeatzailearekin edozein zalantza argitzeko.
  • Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta Saileko informatikariari bidaliko dio. Honek EJIEri bidaliko dio eskaera Eskagune tresnaren bidez.
  • EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko ditu erabiltzailea eta saileko informatikaria.
  • Eskaera hau epen motzean burutuko da.

Atari kudeatzaile berriraren erabiltzaileak (2022tik aurrera sortutako atariak)

Bidali posta elektroniko bat Web Zerbitzuari, baimenak jaso behar dituzten erabiltzaileen izen-abizenekin, eta eman nahi zaizkien baimen motakin:

  • Atariaren administraria: Erabiltzailek sortu ditzake bere atarian. Ataria editatu eta konfiguratu dezake. Horrez gain, gainontzeko atarietan irakurketa-baimenak izango ditu.
  • Web garatzailea (Web developer): Atariaren ikus-eremuen barneko kodea alda dezake eta edukiak aldatzeko baimena izango du (aldatzea eta konfiguratzea). Horrez gain, beste atarietan irakurketa-baimenak izango ditu.
  • Erabiltzaile funtzionala (Editorea): Edukiak aldatzeko baimena izango du (aldatzea eta konfiguratzea). Horrez gain, beste atarietan irakurketa-baimenak izango ditu.

Erabiltzaileak erregistratuta egon behar dira XLNets sisteman. Nolanahi ere, baimenak jaso ahal dira Eusko Jaurlaritzaren eta bere erakundeen Windows-eko kontu korporatiboekin edo Google-ekin lotutako kontu batekin.