Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzendutako makinak eta/edo ekipamenduak erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak. 2023.

[FP_EKIPAMENDUA]

Deskribapena


Xedea

Makineria edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzen deialdia egitea, bi jarduketa-eremuren arabera:

1. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, heziketa-zikloak emateko beharrezko makineria edo ekipamendua eguneratzeko, II. kapituluan adierazitakoaren arabera.

2. eremua: Aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuentzat, 4.0 eta 5.0 ingurunearen erronkei erantzungo dieten eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak ezarriko dituzten proiektuei heltzeko, III. kapituluan ezarritakoaren arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

2.217.487 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Zenbateko osoa honela banatuko da deialdi hau osatzen duten bi jarduketa-eremuen artean:

● 1.000.000 € agindu honetako 1. artikuluan definitutako 1. eremuan sartzen diren makineriaren edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko, proportzionalki banatuko da goian adierazitako zenbatekoa, eta banaketa hori egiteko, horretarako beren-beregi ezarritako irizpideak beteko dira.

● 1.217.487 € agindu honetako 1. artikuluan definitutako 2. eremuan sartzen diren makineriaren edo ekipamenduen erosketa edo errentamendu-kuotak finantzatzeko. Eremu honetarako aurreikusitako dirulaguntzak emateko, lehia bidezko konkurrentzia-prozedura erabiliko da.

Eremu bakoitzari esleitutako diru kopuru guztia agortzen ez bada, sobera dagoen zenbatekoa beste jarduketa-eremuari esleitutako kopuruari gehituko zaio, baldin eta hasiera batean esleitutako diru kopurua ez bada nahikoa izan baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, zentzu horretan balorazio-batzordeak emango duen proposamenaren arabera.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, zuzen justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • 1. Eremua: 2022-2023 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea.
  • 2. Eremua: 2022-2023 ikasturtean aurrez aurreko modalitate osoan Lanbide Heziketako zikloren bat ematen duten eta 4. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak izatea
  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barnean direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluaren arabera, zeinak ezartzen baitu ezin izango duela inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso sexuaren ziozko diskriminazioa eragiten duen edonolako jarduerak, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoek ere, zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langile baino gehiagoko enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legedian ezarritakoaren arabera.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2, 3 eta 3 bis apartatuetan ezarritako egoera batean ere ez egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0098612

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2024ko urtarrilaren 2ra arteko epea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk