Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak 2021
[Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak 2021]
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Lerro honen xedea da immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueren prestaketa edo egikaritza finantzatzea.
Ez da laguntzarik emango Biltzen Eusko Jaurlaritzako Laguntza Juridikoko, Integrazioko eta Kulturarteko Bizikidetzako Euskal Zerbitzuak egin ditzakeen immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako, ez eta Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak zuzenean edo zeharka (haren mendeko zerbitzuen bidez) garatu, sustatu edo eskainitako jardueretarako ere.
Salbuespen gisa, erakunde onuradunak justifikatu ondoren eta Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak dagokion baimena eman ondoren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloan Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak eta haren mendeko zerbitzuek garatu, sustatu edo eskainitako jarduerak finantzatu ahal izango dira.
Aurrekontuko zuzkidura
498.080 eurosPrestazio ekonomikoa
Jardueretarako laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Balioespen Batzordeak zehaztuko dio ateratako puntuazioa proiektu edo programa bakoitzari; zehaztu ere, ondoren adierazten diren balioespen-irizpideen arabera.
Tramitera onartutako proiektuak eta programak balioetsi ondoren emango da dirulaguntza, horien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarrita, eta 50 puntu edo gehiago lortzen dutenek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.
Dirulaguntzak esleitzeko, balorazio-fasean lortutako puntuaziotik eratorritako beheranzko hurrenkera hartuko da kontuan, 20. artikuluan ezarritako laguntza-ehunekoa aplikatuta ateratzen den zenbatekoaren arabera.
20. artikuluan deialdiari esleitutako hornidura ekonomikoa ez bada nahikoa artikulu honen aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera hasieran kalkulatutako laguntzak osorik ordaintzeko, laguntza horiek murriztu egingo dira. Hala egiten bada, azkenean ezartzen diren zenbatekoek, aipatu hornidurarekin lotuta, bete egin beharko dute horiek aurrera eraman ahal izateko hasieran kalkulatutako zenbatekoan kopuru orokorrarekiko zuten proportzioa.
Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztu eta onartutako proiektuak eta programak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta jardueraren helburuen garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: 25 puntu, gehienez.
- Ondoren adierazitako eremuren batean kokatzea jarduera: 25 puntu, gehienez.
- Enplegua, prestakuntza eta eskola-arrakasta eskuragarri izatea, integratzeko, erabateko herritartasuna lortzeko eta baliabideak mobilizatzeko bideak diren aldetik: 5 puntu, gehienez.
- Euskararen ikaskuntza gizarteratze-mekanismo gisa sustatzea: 5 puntu, gehienez.
- Parte-hartzea, kulturaniztasuna eta bizikidetza: 5 puntu, gehienez.
- Diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka: 5 puntu, gehienez.
- Proiektuaren alderdi berritzaileak: 5 puntu, gehienez.
- Erreferentzia-irizpide hauen betetze-maila: 20 puntu, gehienez.
- Arreta-premia sortu, luzatu edo areagotzea saihesteko esku-hartzeak: 2 puntu, gehienez.
- Familiako eta komunitateko sareetan bermatutako esku-hartzeak, sostengua emateko: 2 puntu gehienez
- Arreta pertsona bakoitzaren premietara egokitzea: 3 puntu, gehienez.
- Pertsonak hartzen dituen zerbitzuen eta horiek ematen dituzten sistemen arteko doitasuna, jarraipena eta arintasuna eta indar biderkatzailea: 3 puntu, gehienez.
- Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea beren gizarte-ingurunean: 2 puntu, gehienez.
- Erreferentziako komunitatearekin lotura hurbila duten baliabideak eskaintzea eta, aldi berean, horiekin sentsibilizazioa lantzea: 2 puntu, gehienez.
- Plangintza estrategikoa, komunikazio integratzailea, jakintzaren eraikuntza, enpleguaren kalitatearen hobekuntza eta inpaktuaren ebaluazioa, bikoizketarik gerta ez dadin: 3 puntu, gehienez.
- Genero-ikuspegia: 3 puntu, gehienez.
- Koordinazioa jarduketak hartzen duen eremuko beste eragile sozial eta instituzional batzuekin, direla tokiko, lurraldeko edo autonomiko, eta sektore publikoko beste erakunde batzuekin: 20 puntu, gehienez.
- Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 10 puntu, gehienez.
Ordainketa-modua:
Laguntzen ordainketa, bai jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko ere, zatikatu egingo da: % 70 ordainduko da 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio
eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena 2021eko abenduaren 31 baino lehen justifikatu eta egiaztatu ondoren.
Gainerako % 30a 2022ko ekitaldian ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2022ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.
Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inola ere ordainduko 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen.
Deialdiaren kudeaketan, lehenik eta behin, diruz lagundutako lehen lerroari dagokion prozedura ebatziko da, eta esleitutako zuzkiduraren soberakinen bat sortuko balitz, prozedura horrek bigarren lerrorako finkatutako zuzkidura handituko luke.

Nori dago zuzenduta
Toki-erakundeak
- EAEko toki-erakundeak.
- EAEko tokiko organismo autonomoak.
- EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.
Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.
- EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.
- Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.
Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloan jarduerak egin nahi dituzten EAEko udalerriek, baldin eta jarduera horiek Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri aurretik (hau da, 2016ko apirilaren 15ean) garatzen ez badituzte, bikoiztasunik ez dagoela adierazten duen txostena lortu beharko dute aldez aurretik https://www.euskadi.eus/zerbitzu_eskaera/toki-administrazioko-zerbitzura-eskaera-generikoak/web01-a2tokiad/eu/), baita dagokion foru-aldundiaren txostena ere, eskumen berriaren
finantza-iraunkortasunari buruzkoa, ekainaren 25eko 93/2019 Dekretuak (93/2019 Dekretua, ekainaren 25ekoa, udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jardueren, zerbitzuen edo prestazioen egikaritzea arautzeko dena) xedatutakoaren arabera.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri aurretik, eskumenen klausula unibertsaletik eratorritako jarduerak, prestazioak eta zerbitzuak gauzatzen zituzten udalerriek lege horren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa bete beharko dute, ezertan eragotzi gabe ekainaren 25eko 93/2019 Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoa (93/2019 Dekretua, ekainaren 25ekoa, udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jardueren, zerbitzuen edo prestazioen egikaritzea arautzeko dena).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dirulaguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintzen % 70i dagokion gastua justifikatu beharko dute 2021eko abenduaren 31 baino lehen, eta gainerako % 30a 2022ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu beharko dute.
Aurreko paragrafoan aipatutakoen ondorioetarako, erakunde onuradunek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Diruz lagundutako kontratazioari edo jarduerari buruzko deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera egina; eredua eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/0606404 eta https://www.euskadi.eus/servicios/1053005) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aginduan.
Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, guztizko gastuaren dokumentu egiaztatzaile guztiak biltzen dituen erantzukizunpeko adierazpen bat egon beharko du, behar bezala sinatuta eta zigilatuta. Aitorpen horretan, honako hauek adieraziko dira: dokumentuaren nondik norakoak, identifikazioa, igorlea, kontzeptua, data, zenbatekoa eta, hala badagokio, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak emandako zenbatekoari egozten zaion ehunekoa eta zenbatekoa. - Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, 2021ean diruz lagundutako jarduerarako edo kontrataziorako beste finantzaketa-iturri batzuk existitzen diren edo ez jakiteko.
- Jarduerarekin lotutako izaera publikoko dokumentazioa, esaterako, prentsa-ebakinak edo hizkuntza-bertsio ezberdinen adierazgarriak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, diruz lagundutako jardueraren garapenean sortutako material bakoitzaren inguruan.
- Diruz lagundutako kontratazioari edo jarduerari buruzko deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera egina; eredua eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/servicios/0606404 eta https://www.euskadi.eus/servicios/1053005) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aginduan.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.