GARRANTZITSUA: Arnas sintomak dituen pertsonak (hala nola eztula, sukarra (+37º), eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasuna edo usaimena galtzea) bakartuta geratu beharko du, eta harremanetan jarri beharko du bere ohiko osasun-zentrorarekin telefonoz. Osasun Aholkuaren 900 20 30 50 telefono-zenbakian, koronabirusari buruzko informazioa eskainiko da, eta zalantzak argituko dira.
Euskadiko egoera
Euskadik jarduketa-protokoloa martxan jarri du. Protokolo horrek ospitaleetako larrialdietako eta Etengabeko Arreta Puntuetako (EAP) profesionalak, Osakidetzako larrialdien sarea eta kasu hauetarako ESI bakoitzean arduradun zuzenak dituzten ospitaleetako zerbitzuak hartzen ditu bere baitan. Hori guztia zainketa epidemiologikoaren sareak gainbegiratzen du, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordeak lagunduta.