Ikerketa saiakuntzak ete probak egiteko baimena

Deskribapena


 Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren 47. artikuluan xedatutakoaren arabera, aldi baterako enpresa-baimenak dituzten fabrikatzaileei, karrozeriei eta laborategi ofizialei aparteko ikerketa-probak edo -saiakuntzak egiteko baimenak eman ahal izango zaizkie, aipatutako erregelamenduaren 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Erabiltzaileen trafiko orokorrari irekitako erabilera publikoko bideetan egindako ezohiko ikerketa-proba edo -saiakuntza bat da helburu zientifikoak dituen jarduera oro, ibilgailu bat erabiliz haren edo zirkulazioan dituen osagaien portaera teknikoa aztertzeko, edo bide-zirkulazioaren segurtasunarekin, mugikortasunarekin eta arintasunarekin edo bide-zirkulazioaren egiturazko elementuekin lotutako azterlanak egiteko.

Saiakuntza egiteko, erabilitako ibilgailuak ezohiko proba edo entseguetarako baimena izan beharko du, eta baimen hori Trafiko Zuzendaritzari eskatu beharko diozu saiakuntza osoa EAEko lurraldean egiten bada. Ibilgailu autonomoekin saiakuntzak egiteko izan ezik; horiek DGTk emango ditu, Trafiko Zuzendaritzak txostena egin ondoren.

Baimen horri esker, erabilitako ibilgailuak trafiko-araurik edo -seinalerik kontuan hartu gabe zirkulatu ahal izango du, betiere saiakuntzarako beharrezkoa bada.

Gidatze autonomokoak ez diren ibilgailu motordunak, ziklomotorrak, atoiak edo erdi-atoiak erabil daitezke, baldin eta zirkulazio-baimena indarrean badute, bai aldi baterakoa (plaka gorria), bai behin betikoa.


Ikerketa saiakuntzak ete probak egiteko baimena

 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafikoko lurralde bulegoak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ikerketa saiakuntzak ete probak egiteko baimena: 125601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk