Donostiako Lan Arloko 1. Epaitegiak, 728/2024 prozedura arruntean, izangai batek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko uztailaren 5eko Aginduaren aurka jarritako demanda izapidetzeko onartu dela jakinarazten du. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen IVAPeko zuzendariaren 2023ko urriaren 31ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Lan Kolektiboen Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen zerrendak argitaratzeko agindu zen, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoen hautaketa-prozesuan.
Ebazpena (PDF, 211 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariarena, honako hau xedatzen duena: 728/2024 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta eta interesdunak epatzea.