VillaSoundBilbao (VSB) jaialdiaren V. edizioak baditu aukeratutako 12 talde eta bakarlariak. Horiek martxoaren 21etik apirilaren 11ra bitarteko bariku guztietan arituko dira VSB Festen, Bilborocken, 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.
Aukeratutako taldeak martxoaren 14an (barikua), 20:00etan hasita, Bilborocken egingo den ekitaldi batean aurkeztuklo dituzte eta bide batez, bakoitzak zein egunetan jardungo duen iragarriko dute. Ekitaldia amaitzeko Rally 48 taldearen kontzertua egongo da, VSB24 Tourreko irabazlea izan zelako. Honako honetan ere sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.
Urtero egiten den jaialdiaren helburua da 16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza-lanak sustatzea, eta musika arloko proposamen askotarikoak eta egungoak eskaintzea publikoari.
VSB FEST-EKO KONTZERTUETARAKO AUKERATUTAKO TALDEAK (BILBOROCKEN)
Guztira 123 taldek eta bakarlarik eman dute izena VSBren bosgarren edizio honetan: 87 talde Bizkaikoak dira; 20 talde Gipuzkoakoak; 10 Nafarroakoak eta 6 Arabakoak.Taldeok osatzen dituzten 369 pertsonetatik 49 emakumeak dira (% 13,3). Kantuetan erabilitako hizkuntzei dagokienean, gaztelania da nagusi (taldeen % 62k darabil), eta ondoren euskara (% 56), eta gero ingelesa (% 32). Izena eman duten kideen batez besteko adina 26,5 urtekoa da.Aukeratutako talde eta bakarlariei dagokienez, 8 Bizkaikoak dira, 3 Nafarroakoak eta 1 Gipuzkoakoa.
Apirilean, epaimahaiak hautatutako 12 talde eta bakarlari horiek VSB MENTORING prestakuntza-programan parte hartuko dute. Programa hori hainbat adituk emango dute eta gai hauek landuko dira, besteak beste: Booking, kontzertuak eta birak (Musika Bulegoaren eskutik), Jabetza intelektuala eta Egile Eskubideak (SGAE Fundazioaren eskutik) eta PR & Komunikazioa edo Produkzioa. VSB Fest-en kontzertu-fasearen ondoren, epaimahaiak horietako 6 aukeratuko ditu mentoring pertsonalizatua eta estudioko saio bana emateko. Maiatzean eta ekainean izango dira.
Azkenik, VSB Sariak ekitaldian, maiatzaren 3an Bilborocken, VSB25 TOURRA zein taldek edo bakarlarik egingo duen iragarriko da. 4 kontzertuko bira izango da, estatuko hirietan, Son Estrella Galicia zikloaren barruan. Era berean, ekitaldi horretan, Musika Bulegoa, SGAE Fundazioa edo BIME bezalako babesleek emandako gainerako aipamenak jakinaraziko dira, eta ekitaldia amaitzeko Aiko talderaen kontzertua egongo da. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.